karkara.eus

Go!azen ikuskizuna izango da ostiral arratsaldean Zaragueta eskolan

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

Ekitaldia Zaragueta eskolako guraso batzordeak antolatu du, 40 urte euskaraz heziz eta haziz programaren barruan.

Urriaren 20an, ostiralarekin, Go!azen dantzatu eta abestera ikuskizuna izango da Zaragueta eskolako pilotalekuan, 17:00etan. Telebistako Go!azen seriean parte hartzen duten aktoreetako batzuk bertan izango dira eta parte-hartzaileek zenbait koreografia ikasi eta dantzatzeko aukera izango dute.

Ekitaldia Zaragueta eskolako guraso batzordeak antolatu du, 40 urte euskaraz heziz eta haziz programaren barruan.

Gonbitak kultur etxean asteazken arratsaldetik aurrera

Tokiaren aforoa mugatua da eta, beraz, gonbita hartu behar da aldez aurretik, sartu ahal izateko.

Gonbitak eskolako komunitatean banatu dira aurrena; baina asteazkenetik aurrera edozeinek hartzeko moduan izango dira kultur etxean, 16:30etik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa