Aurtengo Mintzalagun programari hasiera emateko ekitaldia izango da Orion, Txan magoarekin

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko aza. 7a, 09:23

Saioa Mintzalagun programan parte hartzen duten eskualde osoko ikasle eta euskaldun zaharrentzat antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak.

Urola Kosta eskualdean abian dagoen Mintzalagun programak urtero egiten du jendaurreko ekitaldi bat ikasturtearen hasieran. Aurtengoa Orioko kultur etxean izango da azaroaren 9an, ostegunarekin, 18:30ean hasita.

Txan magoaren ikuskizun berria

Txan magoa aurkeztu beharrik ez dago Euskal Herrian, oso ezaguna baita gure artean. Urteak daramatza magia-ikuskizunak egiten han eta hemen, bai haurrentzat eta bai helduentzat; eta Orioko saioan bere ikuskizun berria aurkeztuko du: Inpernutik natorren artista bat naiz ni.

Saioa Mintzalagun programan parte hartzen duten eskualde osoko ikasle eta euskaldun zaharrentzat antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak.

Saioaren ondoren, mokadutxo bat egiteko aukera izango dute mintzalagunek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!