Udalak gogorarazten die herritarrei espaloiak ez direla motoak aparkatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko aza. 15a, 16:54

Herritar motozale batzuek ohitura daukate beren motoa espaloian aparkatuta uzteko; batez ere, euria egiten duenean ez bustitzeko.

Udalak gogorarazi nahi die espaloiak ez direla horretarako eta motoak beren aparkalekuetan utzi behar direla. Espaloian aparkatutako motoek enbarazu egiten dute eta arriskua sortzen dute.

Motoentzako gune berri bat Estropalari kalean

Estropalari kalean obrak egingo ditu laster udalak eta, hori aprobetxatuz, premia dagoela ikusita, motoen aparkaleku bat jarriko du kalearen hasieran.

Bestalde, Udalak gogorarazten die motozalei oraindik 8 aparkaleku-plaza dauzkala alokatzeko kiroldegi azpian eta, beraz, horiek erabiltzeko aukera ere badutela. Hileko alokairuaren prezioa 20,34 eurokoa da, BEZa barne.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!