Orioko turismo sektoreari buruzko galdetegia prestatu du Udalak, eta herritarren iritzi eta ekarpenak eskatzen ditu

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko aza. 28a, 09:39

Udalak bultzada eman nahi dio turismo sektoreari, enplegu-aukera berriak sortzeko eta, hartara, herritarren ongizatea hobetzeko.

Orioko Udala Siadeco enpresarekin egiten ari da lan hori.

Udalak bultzada eman nahi dio turismo sektoreari, enplegu-aukera berriak sortzeko eta, hartara, herritarren ongizatea hobetzeko. Beste ezer baino lehen, jakin nahi du ea zein egoeratan dagoen Orioko herria turismoari dagokionez eta, horretarako, inplikatutako eragileen iritziak eta ekarpenak jasoko ditu galdetegi baten bitartez.

Sektore horretan ari direnen iritzia jasotzeaz gain, Udalak jaso nahi du, baita ere, herritarren ekarpena eta, horretarako, dei egiten die oriotarrei galdetegi honi erantzuteko:

Turismoa orion. Galdetegia (PDF)

Galdetegia PDF formatuan dago. Behin deskargatuta, bertan bete daiteke (5 minutu behar dira) eta, galdetegiaren bukaeran dagoen BIDALI botoiari emanda, posta elektronikoz iritsiko zaio Siadecori.

Galdetegiari erantzuteko azken eguna abenduaren 8a izango da.

Edozein zalantza argitzeko, deitu Siadeco enpresako 943 310 034 telefonora edo idatzi siadeco@siadeco.eus helbidera.

Eskerrik asko, aldez aurretik, galdetegia betetzeko lana hartzen duzuenoi.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!