Larunbateko eskola kiroleko jarduerak bertan behera uztea gomendatu du Foru Aldundiak, eguraldiagatik

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko abe. 1a, 16:35

Asteburu honetan alerta laranjan gaude, elurragatik, eta, hori dela-eta, gomendio hauek egin ditu Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol departamentuak, Udalari bidalitako ohar baten bidez, gomendatu du bertan behera uztea kanpoan egitekoak ziren larunbateko eskola kiroleko jarduerak.

Asteburu honetan alerta laranjan gaude, elurragatik, eta, hori dela-eta, gomendio hauek egin ditu Aldundiak:

  • Gure gomendioa da naturan (mendian, itsasoan…) eta estali gabeko lekuetan garatzen diren kirol jarduerak bertan behera uztea.
  • Toki itxietan garatzen diren jarduerak, aldiz, bideragarritasun-baldintzen arabera jokatuko dira.
  • Gogoraraten dizuegu komeni dela zentzuz jokatzea sortu daitezkeen egoera guztietan.

Estropadarik ere ez da izango

Bestalde, Orioko Arraun Elkarteak jakinarazi du bihar jokatzekotan ziren aulki mugikorreko estropadak ere bertan behera geratu direla, arrazoi berberagatik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!