karkara.eus

Abenduko kultur jardueren agenda publikatu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

Honako hau da abenduko kultur jardueren agenda:

Abenduak 5-9

San Nikolas jaiak

Abenduak 15, ostirala

17:00 Bingoa Zaragueta eskolan, 40. urteurreneko ekitaldien barruan.

17:00 – 19:00 Jostailu bilketa Herriko Plazan, abenduaren 16ko truke-azokarako. Herrio natur taldeak antolatuta.

19:00 Mandalei buruzko hitzaldia, Karmele Garmendiaren eskutik, Mandalararen Antxiola kaleko lokalean.

Abenduak 16, larunbata

10:30 Gosari-tertulia Zaragueta eskolan, 40. urteurreneko ekitaldien barruan.

10:30 – 14:30 Jostailu erabilien 8. truke-azoka Herriko Plazan, Herrio natur taldeak antolatuta.

Abenduak 17, igandea

16:00 Mandala tailerra haurrentzat, Mandalara taldeak antolatuta.

Abenduak 21, osteguna

19:15 Gabonetako kontzertua elizan: Danbolin musika eskola eta Salatxo abesbatza.

Abenduak 23, larunbata

22:00 Herribil dantza emanaldia Karela kiroldegian, Harribil dantza taldeak antolatuta.

Abenduak 24, igandea

10:45 Haurren kalez kaleko kantu-saioa. Eskola, ikastola eta Danbolin Musika Eskolako haur, irakasle eta gurasoak kantari arituko dira kalez kale, Ikastola ondoko plazan hasita.

11:00 Tonbola plazan, Ikastolako DBHko ikasleek antolatuta.

17:30 Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera Herriko Plazara, Lera taldea, Arkupe, Txurrumuski, eskola, ikastola eta Udalaren eskutik.

Abenduak 27, asteazkena

11:00 - 13:30 eta 16:30 - 19:30 Gabonetako haur parkea, Karelan.

Abenduak 30, larunbata

17:00-20:00 Herriko Plazan pedalkadak joz argia egiten duten bizikletak jarriko dira, nahi duenak parte har dezan.

Abenduak 31, igandea

11:30 San Silvestre lasterketa, ikastola aurretik abiatuta. Haurrak

12:00 San Silvestre lasterketa, ikastola aurretik abiatuta. Helduak. Izen-ematea Karelan.

Urtarrilak 2, asteartea

19:30 Gospel kontzertua elizan: Evening Prayer.

Urtarrilak 5, osteguna

11:00 Erregeen karterua. Bizarzuri kalez kale ibiliko da, gutunak jasotzen. Eguerdian plazara iritsiko da.

18:00 Erregeen kabalgata. Talai-Mendik antolatuta, Erregeen kabalgata egingo da herrian barrena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa