karkara.eus

Bake epailea izendatzeko deialdia egin du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia   gizartea

Tokian tokiko udalbatzarrari dagokio herriko bake-epaile titularra eta haren ordezkoa izendatzea. Ardura hori hartu nahi dutenek beren eskaera aurkeztu behar dute udaletxean eta, horretarako, urtarrilaren 2a izango da azken eguna.

Deialdian parte hartzeko aurkeztu beharrekoak

Izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatutako baldintzak, instantziak aurkezteko epea bukatzen den egunean; era berean, instantzian alegatutakoa egiaztagirien bidez frogatuko dute eta ezgaitasunik edo bateraezintasunik ez dutela egiaztatuko dute.

Era berean, izangaiek memoria txiki bat egin eta erantsiko dute, beren hautagaitzaren egokitasuna eta balorazioa egiterakoan kontuan hartu daitezkeen aldagaiak adieraziz.

Behin eskaerak aurkezteko epea amaituta, udalbatzarrak aukeratuko ditu bake epaile titularra eta ordezkoa, eskaera aurkeztu dutenen artean. Erabakia udalbatzarkideen gehiengo absolutuaren aldeko botoarekin hartu beharko da, betiere hautagaiek ezarritako legezko betebeharrak betetzen badituzte. Eskaerarik ez balego, udalbatzarrak modu askean aukeratuko ditu prozedura bera aplikatuz, eta Organo Jurisdikzional eskudunari jakinaraziko dio erabakia.

Udaleko idazkaritzan espedientea aztertu daiteke eta informazioa jaso, astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.

Deialdiaren iragarkia hemen irakur daiteke, zehaztasun guztiekin:

Bake epailea izendatzeko deialdiaren iragarkia 2017 (PDF)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa