Kaleko iturrietako ura moztu egingo da, tarteka, izotz-abisua dagoenean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko abe. 14a, 14:57

Izozteetan arazo handiak sortzen dira ur-hodiekin, barruko ura izoztu egiten delako eta, ondorioz, hodiak lehertu egiten dira

Urtero egiten den bezala, neguko hilabeteetan, iturri publikoetako ura moztuko du Udalak izotz-abisua dagoen guztietan. Ura ez da beti moztuko, baizik-eta, bakar-bakarrik, hotz handia eta izotza iragarrita dagoenean, ura eramaten duten hodiak ez lehetzeko.

Izozteetan arazo handiak sortzen dira ur-hodiekin, barruko ura izoztu egiten delako eta, ondorioz, hodiak lehertu egiten direlako. Hori gertatzen denean, ur-galera handia izaten da eta, hori saihestu nahi du Udalak neurri hori hartuta.

Barkatu eragozpenak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!