Iberdrolak kaleko argia moztuko du alde zaharrean ostegunetik ostiralera bitarteko gauean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2018ko urt. 17a, 14:58

Argirik gabe geratuko da herriko alde zahar guztia, Iturbide, Aritzaga eta Herriko Plaza barne.

Iberdrolak Udalari jakinarazi dio lan batzuk egin behar dituela argindarraren instalazioa hobetzeko eta, ondorioz, kaleko argia moztuko duela ostegunetik ostiralera arteko gauean.

Argi-mozketa urtarrilaren 19ko 00:05ean hasiko da eta 07:00ak arte iraungo du. Guztira 7 orduz izango da kaleko argia moztuta.

Argirik gabe geratuko den ingurua hau izango da: herriko alde zahar guztia –Iturbide, Aritzaga eta Herriko Plaza barne–.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!