Zahar gazteak eta gazte zaharrak

Erabiltzailearen aurpegia rikardo uzkudun 2018ko mar. 29a, 16:00

Pentsioen igoera ziztrina dela eta, azkenaldian, adineko asko ikusten dut bazterretan.

Milurtekoaren hasieran, hamarkada bat ekonomiaren olatu gainean pasa genuen, eta azken hamarkada, 2008tik krisitik hona, noraezean ibili gara olatua lehertu ondorengo aparretan.

20-40 urte arteko gazteak esne mamitan hazi zirela esan ohi da, ikasketaz ikasketa lehendabizi, kanpora igual gero, eta lanean halako batean, lan baldintzetan erreparatu gabe kasik. Zaildu gabeko belaunaldia izan da, protestarako beharrik izan ez duena, eta liberalismoaren makinariak igorritako mezuak bere horretan tragatu dituena: Ondo prestatu eta lan ona izango duzu, ez aldarrikapenetan sartu zure kalterako izango dira, zuk gastatu hazkunde ekonomikoak ekarriko du ongizatea....

Ba, ekonomiaren marea berriz ere goraka-edo hasi den honetan, ez ote dira gauzak aldatzen hasi? Hortxe daukagu Bizkaiko zahar-etxetako greba, Zara edo Amazoneko langileen protestak, irakasleona, jubilatuena...

Haien garaietan ez bezala, gaur egun, lan egiteak soilik ez du bizimodu hobe bat bermatzen. Izerdiak ez, kapitala izateak eta erabiltzeak ematen ditu etekin handiak, dutenen eta ez dutenen aldea handituz.

Berriz ere, zahar gazteek bere garaian bezala, borroka txikitan hasi behar dugu gazte zaharrak, denon ongizatea edo gutxien aberastasuna dago jokoan.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!