Salatxo abesbatza kide berrien bila

Erabiltzailearen aurpegia Salatxo Abesbatza 2016ko ira. 2a, 13:41

Abestea zure doain sekretua izan da? Herrigintzan jardutea gustatzen zaizu? Bada, Salatxo Abesbatza taldekide berrien bila dabil!

Datorren ikasturte honetarako hainbat irteera antolatuta ditugu. Ahots berriak behar ditugu.  Solfeoa jakitea ez da beharrezkoa. Gogoa, intentzioa eta nahia elkartuz. Zahar ta gazte bat eginik. Umore ta alaitasunez, astean bitan elkartzen gara Kosta tallarrean. Astelehenetan eta ostegunetan 21,00tan.

Zer egin Salatxo kide berria izateko?

Irailaren 5an 21,00tan izango da gure ikasturte berriko lehen entsaioa. Bertaratzea nahikoa duzu, edo  bestela gutako edozeini esan eta irrailaren 5an elkarrekin joango gara lasai asko. Hemendik aurrera Orioko talde bateko partaidea izango zara eta ederko antzemango duzu Gure Abesbatza familia handia bihurtu dela.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!