5. eta 6. mailako ikasleen bertso saioa

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2015ko mai. 15a, 10:44

Ikasturteari amaiera benetan polita eman zioten 5. eta 6. mailako ikasleek.

Joan den asteartean, maiatzaren 12an, arratsaldeko 17:30etan ikasleek beraiek osatutako bertsoak eskaini zizkieten bertaratu zirenen guztiei. Zaragueta Herri Eskolako eta Ikastolako 5. eta 6. mailetako neska-mutilak Ikastolan dagoen aretoan elkartu ziren bertsoak kantatzeko.

Ikasturtean zehar, hamabostean behin, bertso saioa egiten dute nork bere ikastetxetan eta han osatutakoak abestu zituzten asteartean.

Iñaki Gurrutxaga etortzen da Zaragueta Herri Eskolara eta Jokin Uranga ikastolara. Biak, Jokin eta Iñakik eman zioten sarrera ekitaldiari; ondoren, ikasleak beraien bertsoak eskaini zizkiguten eta bukatzeko Rosi Lazkanok bereak bota zituen.

Hurrengo urtekoari zain jarrita gaude, San Ferminetan bezala.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!