Eskolako festa larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2015ko eka. 4a, 11:44

Larunbatean, urtero bezala, ospatuko da Zaragueta eskolako eguna.

Datorren larunbatean, ekainak 6, Zaragueta Herri Eskolan egun handia ospatuko dugu, Eskolako Festa.

Ikasle, irakasle eta gurasoen artean antolatutako egun hau, ikasleentzat, batik bat, egun handia izaten da, guraso eta senitartekoak beraien eguneroko espaziotan ikusteak poza eta emozioa sortzen baitie.

Irakasleen aldetik, aurreko egunetan emanaldiaren prestaketan buru-belarri murgilduta ibili ondoren, lanaren emaitza erakutsi ahal izaten dute, horrek sortzen duen urduritasunarekin.

Azkenik, Guraso Elkarteak osatzen du egunaren alderdi pisutsuena: egitura eta antolaketa lanak. Aurrez pentsatutakoak eta pentsatu gabeak, denak arazo bihurtzen dira hainbat unetan, baina gero, emaitza ikustean, festa giroan, elkarren artean egindakoaren gozamen sentsazioak nagusitzen dira.

Egitaraua honakoa izango da:

10:30  Salda eta pintxoak

11:00  Ikasleen emanaldia

12:45  Judo emanaldia

Bazkaria   13:30  Haurrak

               14:30  Helduak

14:00  Tailerrak, jolasak eta Haur Hezkuntzakoentzat puzgarriak.

16:30  Toka txapelketa

 

Ondo Pasa!

Eta igandean, ekainak 7,  denok Elgoibarrera Euskal Eskola Publikoaren festaz gozatzera!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!