Itxura ederra du Zaragueta Herri Eskolako baratzak

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2015ko urr. 9a, 15:44
Itxura ederra du Zaragueta Herri Eskolako baratzak, eta ostiraleko eguraldi ederra aprobetxatuz uzta jasotzen ibili gara. Goizetik haur hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoak letxuak biltzen ibili dira. Haurrak poz pozik daude arratsaldean etxera bakoitzak bere letxua eramango duelako. Eta seguru batek baino gehiagok gaur lehenengo aldiz letxua probatuko duela etxekoekin afaltzeko orduan! Udaberrian landatutako kalabaza bikainak ere bildu eta eskolako sarreran jarri ditugu erakusketa moduan. Datorren astean zatitu, eta bakoitzak zati bat eramango dugu etxera pure goxo-goxo bat egiteko. Arratsaldean berriz, hirugarren eta laugarren mailakoak tipulak eta espinakak landatuko dituzte, berriz ere uzta jaso ahal izateko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!