Euskararen erabileran eragin nahian

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2015ko aza. 3a, 18:02

Zaragueta Herri Eskolako irakasleak garrantzi handia ematen diote beraien formazio saioei, bai nor banakakoentzat direnean, eta baita taldearentzat direnean ere. Gainera, esan behar da bigarren kasu horretan irakasle guztiek hartzen dutela parte, eta ikastetxean eragin zuzena izaten dutela ikastaroan tratatuko gaiek.

Azken horietako bat aipatuko dugu gaurkoan, hain zuzen ere, IRALE deialdiaren barruan Iñaki Eizmendirekin azken hiru urtetan egiten ari direna eskolan bertan. Ikasleengan euskararen erabilera areagotzeko helburua dute eta horri begira eremu desberdinak lantzen ari dira:

     - Lehen urtean gurasoekin garatzeko plan bat adostu zen, plan horretan gurasoei transmititu beharreko mezuak adostu eta noiz eta nola emango zitzaizkien erabaki zen.

     -Bigarren urtean zuzenean ikasleengan jarri zen fokua eta hainbat eta hainbat jarduera egiteko aukera zegoela ikusi zen. Euskararen erabileran eragiten duten faktoreak aztertu eta horien artetik ikastetxetik non jarri indarra hausnartu zen.

     -Aurten, hau da hirugarren urtez jarraian, ikasleekin zuzenean aritzeko plana abian jarriko da. Horretarako, zikloka lan egitea komenigarria zela eta horretan dihardute. Prozedura zehaztuta dago: lehenengo, Iñakiren gidaritzapean plana diseinatuko da, eta praktikan jarri ondoren, ebaluazioa egingo da.

 

Argi dago irakasleek beraien esku dagoena egiteko nagirik ez dutela eta animoz eta gogoz ekingo diotela lanari.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!