Goiz polita pasa genuen azaroaren 12an Zaraguetako

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2015ko aza. 16a, 12:31
Goiz polita pasa genuen azaroaren 12an Zaraguetako haur hezkuntzako ikasle-irakasleok. Urtero bezala, herriko liburutegian izan ginen lehendabizi. Eta ipuinekin bukatu ondoren, Goxokiko parkean hamaiketakoa egin, eta jolasean ibili ginen 3 urtekoak. 4 eta 5 urtekoak berriz, ostegunetako azokan eta herriko alde zaharrean ibili ginen hamaiketakoa egin aurretik. Oso gustura hartzen ditugu horrelako irteeratxoak., eta gainera asko ikasten dugu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!