ZARAGUETAKO HAUR HEZKUNTZAKO HAURRAK KANTARI Go

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2015ko abe. 17a, 15:14
ZARAGUETAKO HAUR HEZKUNTZAKO HAURRAK KANTARI Goiz ederra pasa genuen Haur Hezkuntzako haur eta irakasleok asteazkenean. Eguraldi ederra aprobetxatuz, eta azken urteetako ohiturari jarraituz, gabonetako abestiak kantatzen ibili ginen Haurreskolan eta Eguneko-Zentruan. Haurrak Haurreskola bixitatzeko irrikitan egoten dira. Asko bertan ibili ziren Zaraguetan hasi aurreko bi urteetan, eta poza sentitzen dute haunditu direnean bertara bueltatzean. Gainera, haietako askok anai-arreba eta familiarteko eta lagunak dituzte bertan. Eguneko-Zentruan abestea ere esperientzia polita izaten da. Haurrak oso jator ibiltzen dira, eta aiton-amonen aurpegi alaiak ikusteak eta elkarrekin kantuan jarduteak merezi du. Hemendik gure eskerrik beroenak Haurreskolakoei eta Eguneko-Zentrukoei urtero eskeintzen diguten harrera onarengatik. Datorren urtetan ere errepikatzeko gogoz geratu gara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!