VII KROS TXIKIA: KIROLAZ GOZATUZ!!

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2016ko urt. 28a, 14:38

Aurten VII. KROS TXIKIA antolatu dugu. Urtarrilaren 31ean, igandean goizeko 12etan ospatuko dugu. Aurten berrikuntza batekin, 2 URTEKO eta 3 URTEKO haurrentzat ere zabaldu da kirol-festa hau. Zaraguetako Kros Txikian haur guztiak dira protagonistak.

Zaraguetako atarian izango gara goizean eta dortsalak egun berean har daitezke 11:30ak arte.

Animatu zaitezte parte hartzera eta lasterketa ondoren, hamaiketakoa egiteko aukera izango duzue DBHko ikasleen eskutik.

Zatozte kirolaz gozatzera!!!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!