Oiasso museora bisita

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2016ko mar. 7a, 12:08

Joan den ostiralean, 1go eta 2.mailako ikasle eta irakasleak Irungo Oiasso museora egin genuen txangoa. 2000 urte atzera egiteko aukera paregabea izan genuen eta bertan erromatarrek utzitako aztarnak ikusteaz gain, garai hartako jolasak ere ezagutu genituen. Zein ondo pasa genuen erromatarrez mozorrotuz ere!

Berriz bueltatzeko irrikitan gaude!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!