BADATOR, BADATOR, MAIATZAREN 14a...

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2016ko api. 14a, 15:21

Maiatzaren 14ko Orioko festa handirako gutxi falta dela eta, Zaragueta Herri eskolako haur hezkuntzako haurrak egun berezi horretako istorio, kontu eta gertaeretan murgiltzen hasi gara.

Horregatik gaurko eguraldi ona aprobetxatu eta Kultur-Etxe atzeko plazara hubildu gara bertako irudi ederretaz gozatzera.Horrela, gelan kontatu digutena irudietan ikusteko aukera izan dugu.

Bertan geundela, balearen bertsoak abestu ditugu musikako irakaslearen kitarra eta aho-soinua lagun genituela.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!