BIZIKLETA ASTEA ZARAGUETAN, ELKAR BIZIZ EGITASMOA.

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2016ko mai. 18a, 11:26
Urtero bezala, aurten ere bizikleta astea antolatu du IPI Zaraguetak -

Urtero bezala, aurte ere bizikleta astea antolatu du IPI Zaragueta eskolak. proiektu honekin, ikasleei eskolara egunero baraien kabuz, bizikletaz, etortzeko erraztasunak emateaz gain, beste hainbat helburu ere lortu nahi dira:

- Kutsadura murriztu auto gutxiago erabiliz

- Ariketa fisiko gehiago egin, bizimodu sedentarioari aurre eginez.

- Mugikortasun jasangarriaren alde apustu egin

- Eskola agenda21en bitartez udalari eskatutatko bidegorria erabili eta horrela gure konpromezua bete.

- Guraso-ikasle-irakasle harreman sarea indartu

- Ikasleen autonomia landu.

- Ikasleen arteko harreman aukerak zabaldu.

- Euskara etxean ez duten ikasleek, etxetik eskolara bidean euskaraz jardutea

Horretarako guraso eta irakasle talde bat antolatu da ikasleei eskolako bidean lagunduko diena.

Egitasmoari amaiera emateko, larunbat gozean, guraso, ikasle eta irakasleek bizikleta martxa egingo dugu Orioko inguruetan, hamaiketako eder batekin amaituz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!