Getaria, Aia eta Orioko irakasle eta ikasleak Zaraguetan!

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2016ko mai. 31a, 09:07

Joan den ostiralean, hiru eskolen arteko topaketa eguna izan genuen. Aurten, gurean elkartu gara, egun osoko jaialdi ederra eginez. Goizean, ikasleen emanaldiaz gozatzeko aukera izan genuean, kantu, bertso eta dantzekin. Arratsaldean, eguraldi ederra lagun, hondartzara hurbildu ginen areazko gaztelu eta irudiak egitera. A ze nolako artistak diren gure gaztetxoak!

Primerako eguna izan zen haur eta irakasleontzat. Eskerrik asko Aia eta Getaria! Hurrengo urtean Aian ikusiko dugu elkar!!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!