ZARAGUETA HERRI ESKOLAKO IKASLE GEHIENAK OHIKO JARDUNEAN HASI DIRA

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2016ko ira. 16a, 14:02

Hasi dugu 2016-2017 ikasturtea; ilusio handiz hasi ere! Haurrak eta irakasleak pozik itzuli gara ikasturte berrira. Atzo bertan goizez eta arratsaldez hasi ginen HH eta LHn. DBHkoeK aldiz, iraila osoan jardunaldi trinkoa izango dute.

Ikasturte berriari ongi etorria emateko kantu saio bikaina egin genuen HH eta LHkoek. Haurrak indartsu etorri direla erakutsi zuten, ederki asko abestu baitzuten.

Ea aurtengoa ere iazkoa bezain ikasturte bikaina suertatzen den!

Zaragueta Herri Eskola aukeratu duten familia orori:

ONGI ETORRI GURERA!! MEREZI BEZALA, ONDO ZAINDUKO ZAITUZTEGU!!

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!