ZARAGUETAK KORRIKAREKIN BAT, ZUK ERE BAI?

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2017ko mar. 30a, 16:22

Dakizuen bezala, asteazkenean, ordu txikitan, KORRIKA igaroko da Oriotik. Zaraguetak, ohi den moduan, kilometroa erosi du. Aurtengoan "Botalekutik" Ortzaika bitarteko kilometroa egokitu zaio Herri eskolari. 00:42ak inguruan iritsiko da Orioko mugara. Gurekin gure kilometroan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, guraso, ikasle, ikasle ohi, langile, e.a. guztioi.

Bestalde, asteartean, arratsaldeko 15:15ean KORRIKA txikia abiatuko da hondartzatik. Pausoz pauso Zaraguetako eta Ikastolako ikasle zaharrenak abaiatuko dira, eta poliki-poliki gainontzekoak batuz, herriko plazara iritsiko gara ikasle eta irakasle guztiok. Han denok elkarrekin mezua entzungo dugu. eta horrrela, bukatutzat emango dugu KORRIKA txikiko ekitaldia

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!