ANDERSEN OMENDU DUGU ZARAGUETAN

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2017ko api. 3a, 14:52
Liburuaren eguna aurreratua ospatu dugu Zaraguetan Hans Christian Andersen omenduz

Atzo, apirilak 2, Hans Christian Andersenen jaiotzaren urtemuga izan zenez "Haur eta Liburuaren nazioarteko Eguna" ospatu zen. Egun hau aitzakitzat hartuta, ekintza berezi bat burutu dugu gaur goizean Zaragueta Herri Eskolan. LH4 mailatik gorako ikasleak ipuin kontalariak izan dira; eskolako toki bat aukeratu, eta ipuinak prestatu dituzte egokitu zaien ikasleei kontatzeko. LH 3. mailatik beherakoei berriz, gaurkoan entzuleak izatea egokitu zaie. Bai entzuleak, eta baita kontalariek ere, oso gustura parte hartu dute. Eguraldia lagun, eskolako bazter guztiak bikote harrigarriz beteta ikusteko aukera izan dugu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!