ZARAUZKO SUHILTZAILEEKIN TREBATZEN

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2017ko aza. 7a, 16:07
ZARAUZKO SUHILTZAILEEKIN TREBATZEN Azaroaren 3an Orioko Zaragueta Ikastetxeko LH1 eta LH2ko ikasleak Zarauzko suhiltzaileen eraikinetan egon ziren. Oinez irten ziren ikastetxetik eta Zarauzko kanpinetik barrena iritsi beharreko lekura iritsi ziren. Bertan, oinarrizko lanak nolakoak izaten diren esplikatu zieten ikasleei. Suhiltzaileek emandako aholkuak gogoz barneratu zituzten baita ariketa batzuk egin ere. Bukatzeko, etxetik emandako ogitartekoa bazkaldu eta autobusez etxeratu ziren.

Azaroaren 3an Orioko Zaragueta Ikastetxeko LH1 eta LH2ko ikasleak Zarauzko suhiltzaileen eraikinetan egon ziren. Oinez irten ziren ikastetxetik eta Zarauzko kanpinetik barrena iritsi beharreko lekura iritsi ziren. Bertan, oinarrizko lanak nolakoak izaten diren esplikatu zieten ikasleei. Suhiltzaileek emandako aholkuak gogoz barneratu zituzten baita ariketa batzuk egin ere. Bukatzeko, etxetik emandako ogitartekoa bazkaldu eta autobusez etxeratu ziren.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!