BELARRION! Eta HITZON! KANPAINAREN AMAIERA

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2017ko abe. 15a, 12:42
Bertan, irakasle guziek eta guraso talde batek HITZON! eta BELARRION! txapa soinean eraman dute 10 egunetan.

 

Aurtengo Euskararen Egunarekin batera Hitzon! eta Belarrion! kanpaina abian jarri zuen Orioko Zaragueta Herri Eskolak abenduaren 1an. Bertan, irakasle guziek eta guraso talde batek HITZON!  txapa soinean eraman dute 10 egunetan. Helburua lehen hitza beti euskaraz egitea izan da, jendeak gaztelaniaz erantzuten bazuen ere. Ohitura honekin hizkuntzaren erabilera sustatzea eta areagotzea izan da.

 Bestalde, BELARRION! txapa zeramaten gurasoak euskaraz hain trebaturik ez egon arren, etengabe euskaraz entzutea izan da beraien zeregina. Beraz, eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu parte hartu duten pertsona guziei. Ondorioz, 10 eguneko konpromiso honek iraun dezala urte osoan. Lazkao Txikik zioen bezala “Euskararen alde egitea hitz egitea da”.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!