2018 EGUTEGIA

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2017ko abe. 15a, 13:47
Zaragueta Herri eskolako DBHko ikasleek argitaratu dute 2018 egutegia

Aurten ere, 4.DBHko ikasleek, azken urte hauetan bezala, egutegi zoragarria egin dute Orioko Curriculuma ardatz hartuta. Bertan, argazki zaharren bitartez, Orioko gertaera esanguratsuenetakoak ezagutzeko aukera izango dugu hilabetez hilabete.

Egutegia, 5€-ren truke, Orioko komertzio askotan erosteko aukera izango duzue: 2. Estankoan, Goxo dendan, Goizekon, Goxokin, Itsasargin, Iturain estakoan, Kaiua tabernan, Kepa Loidin, Kutixin, Nikon, Ontzan, Plazako Ogiberrin, Sayaleron eta Xixarion. Salmentatik lortutako dirua ikasketa bidaiarako erabiliko dute.

Zorionak! Lan bikaina egin duzue!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!