karkara.eus

EZAGUTU ORIOKO ALTXOR NATURALA BIZIKLETAZ

Erabiltzailearen aurpegia
Datorren igandean aukera paregabea izango dugu Herrio Natur Taldeak gidatuta Orioko altxor naturalak ezagutzeko.

Eskolako 40. urteurrenaren ospakizunekin jarraituz,  oraingoan Herrio Natur Taldearen eskutik proposamen interesgarria eskaintzen diogu herriari:

Herriko, eta batez ere errioko natur ondarea  ezagutaraziko digute Natur taldeko kideek.

Ibilbidea bizikletaz egingo da, martxoaren 18an, igandearekin.

Interesa duen edonork har dezake parte, norbere bizikletarekin, jakina.
Bikamiotan elkartuko gara 10:30etan, denok batera hondartza aldera abiatzeko. Hondartzan geldiunea egingo da. Ondoren, Itsas-etxera muntotik barrena, eta handik Erzillaneko etxe aurrera, hemen bigarren geldiunea egingo da. Erzillaneko etxe aurretik Motondora, han izango da hirugarren geldiunea. Eta bukatzeko, herriko plazara. Ibilbidea 12:30etan amaituko da, gutxi gorabehera.

 12 urte baino gutxiagoko haurrek arduradun  batek lagunduta joan beharko dute, eta partaide guztientzat da derrigorrezkoa bizikletan ibiltzeko kaskoa eramatea.

Prismatikoak ekartzea norbere aukeran uzten dugu , baina, interesgarriak izan daitezke, ibilbidean zehar erabili ahal izateko.

 

Animatu  zaitezte aukera paregabe honetaz gozatzera!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa