IKASTURTE BERRIA HASI DUGU!!!

Erabiltzailearen aurpegia
IKASTURTE BERRIA HASI DUGU!!!
Udako oporretan indarberritu ondoren gaur itzuli gara ikastetxera. DBH, Lehen Hezkuntzakoak eta Haur Hezkuntzako 3 , 4 eta 5 urtekoak , lagunak ikusi eta gela eta irakasle berriak ezagutzeko irrikan geunden. Goizeko hamaikak aldera frontoian elkartu gara ikastetxeko irakasle eta ikasle berriei ongi-etorria emateko eta ikasturteko lehen kantu-saioa ospatzeko. Eskolako gaztetxoenek, bi urteko ikasleek alegia, astelehenean emango diote hasiera ikasturteari.