Orioko Zaragueta Herri Eskolan " Tratu ona, guztiona" ekimena burutu dute

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2018ko aza. 26a, 09:48

TRATU ONA, GUZTIONAT Emakumearen aurkako indarkeria salatzeko eguna izan da azaroaren 25a. Horregatik, aurreko aste osoan zehar gaia aztertzen aritu dira Orioko Zaragueta Herri Eskolako ikasle eta irakasleak. “TRATU ONA, GUZTIONA” leloa aukeratu da horretarako, eta jarduera desberdinak burutu zituzten pasa den astean zehar.

 

LHko geletan “Tratu onak eta tratu ez hain onak” lelopean eskolako egunerokotasunean gertatzen diren egoerak sailkatu dituzte. DBHko ikasleak berriz, astean zehar gaiaren inguruan hausnartzen ibili ondoren, ikasitakoarekin eta ateratako ondorioekin azalpenak ematen ibili dira LHko ikasleei.

Bestalde, HHko ikasleek margotutako puntu more handi bat ere jarri dute eskolako atarian. Gero, gela bakoitzean idatzitako esaldi eta marrazkiekin apaindu dutena. Bukatzeko, eskolako frontoian elkartu dira, LH5 eta LH6ko ikasleek eskaini duten zinta-dantzaz gozatzeko. “TRATU ONA, GUZTIONA”, da gure aldarrikapenaren leloa. "Hala bedi. Berdintasunean hezi eta hazitako pertsonen eskutik ,emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko mundua eraiki dezagun!!!"

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!