ZARAGUETA HERRI ESKOLA TINKO ETA BRINKO EUSKARAZ

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2018ko abe. 3a, 14:53
Azaroaren 23an hasi zen Euskaraldiarekin bat egin ondoren, Euskararen eguna ospatzen ari gara gaurkoan Zaragueta Herri Eskolan. Goizetik hasi gara festan, eta “tinko eta brinko euskaraz” lelopean ekintza desberdinak eman ditugu aurrera. Horma-irudia, txapak, kantu-saioa, dantza…Parrandan pasa dugu goiza. Arratsaldean berriz, Haur Hezkuntzan gurasoekin jolasak burutu ditugu. Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aldiz, pelikula ikusi dute. Euskararen eguna ospatzen ari gara, eta Euskaraldia amaitzear dagoen honetan, Zaragueta Herri Eskolan tinko eta brinko euskaraz jarraituko dugu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!