Zaraguetako kazetariak hondartzan izan dira

Erabiltzailearen aurpegia
Zaraguetako kazetariak hondartzan izan dira

Argazki kamerak hartu eta hondartzara hurbildu dira Zaragueta Herri Eskolako kazetari gazteak.

Zaraguetako Haur Hezkuntzako haurrak albistearen proiektuarekin gabiltza, eta gure aldizkaria egiten ari gara. Aspaldiko partez gaur eguraldi onarekin esnatu garenez, argazki kamerak hartu eta hondartzara hurbildu gara olatu handiei argazkiak ateratzera. Argazkiak atera ditugu, azken egunetan itsasoak hondartzan utzi dituen adar eta zakarrak ikusi ditugu, haizeak Orioko baleari isatsa nola puskatu dion ere bai.... Nahiko material jaso dugu. Orain, jasotako informazioarekin, Zaraguetako kazetariok gure aldizkarirako albistea osatuko dugu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!

Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!