Zaraguetako Haur Hezkuntzako ikasleak udal liburutegian eta azokan izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2019ko ots. 26a, 13:30

Zaragueta Eskolako Haur Hezkuntzako ikasleak goiz pasa egin genuen ostegunean liburutegian eta azokan.

Goiz pasa ederra egin genuen ostegunean Haur Hezkuntzako ikasleek eta irakasleek. Eskolatik irten eta paseotxo bat emanez liburutegira joan ginen. Bertan liburu eta ipuinekin gozatu ondoren, Goiko Kalera joan ginen Maria Maestrari Eliren eskusoinuaren laguntzarekin "Bertso txiki bat" eta "Balearen bertsoak" abestera.

Ondoren, azokan fruta erosi eta parkean hamaiketakoa egin genuen. Jolasean ibili, eta eskolara bueltatu ginen kontu kontari. Pixka bat nekatu ginen, baina bazkariarekin indarberritu, eta arratsaldean mamia egiten ibili ginen. Goxo-goxoa atera zitzaigun, eta ostiralean, hamaiketakoan jan genuen.

Eskerrik asko liburutegi eta kultur-etxeko arduradunei urtero liburutegira joan ahal izatea posible egiten dutelako. Muxu bana Zaraguetatik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!