ZARAGUETAKO IKASLE ETA IRAKASLEAK INAUTERIETAN MURGILDUTA

Erabiltzailearen aurpegia
ZARAGUETAKO IKASLE ETA IRAKASLEAK INAUTERIETAN MURGILDUTA
Zaraguetako ikasle eta irakasleak inauteriak ospatu ditugu egun osoan zehar.
Atzo , Ostegun Gizena ospatuz eman genien hasiera Inauteri ospakizunei Haur Hezkuntzakoek. Gaur berriz, goizean-goizetik eskolako ikasle eta irakasleak murgildu gara festan. Herriko kaleak kolore, musika eta umore onez alaitu ditugu gure kalejirarekin eta emanaldia eskaini dugu herriko plazan.
Arratsaldean berriz, gurasoentzat eskaini dugu emanaldia eskolako frontoian, eta haiek txokolatea bizkotxoekin prestatu digute. Eskerrik asko gurasoei!!!
Beroketa lanak egin ditugu, gehiago nahi duenak herrian izango du aukera asteburuan. Ondo pasa eta parranda asko egin!!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!