ZARAGUETA BALEAREN EGUNA OSPATZEN

Erabiltzailearen aurpegia
Balearen eguna ospatzeko,  "Balearen Plazan" eta "Eguneko Zentroan" abesten ibili gara.
Gaur maiatzaren 14ean, Zaraguetako Haur Hezkuntzako haur eta irakasleak Balearen Eguna ospatzeko, "Balearen Plazan" eta " Eguneko Zentroan" abesten ibili gara. Goizeko 10ak aldera irten gara ilusioz beteta zapia lepoan genuela oriotarrontzat hain kuttuna den eguna ospatzera. "Balearen Plazan" , Balearen bertsoak, Orioko zuluan eta bertso txiki bat abestiak kantatu eta karramarroen dantza dantza egin ondoren, hamaiketakoa egin dugu. Indarberritu garenean, "Eguneko Zentrora" abiatu gara herriko aito-amonekin egun eder hau ospatzera.  Gure adinekoekin une aberatsak, polittak eta goxoak bizi izateko aukera eskaini digute beste behin ere Eguneko Zentroakoek. Mila esker eta beste bat arte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!