“DO RE NI” PROIEKTUAREN FROGA PILOTOAREN GRABAKETA ZARAGUETA HERRI ESKOLAN.

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2019ko mai. 31a, 15:04
Xabier Lizaso musikari oriotarra “ DO RE NI” proiektuan murgilduta dabil azken urteetan.

Xabierren lanaren garrantziaz ohartuta, EITBren laguntza jasotzen ari da, proiektua Euskal Herri osoan zabaldu dadin eta Euskal Herriko gizartea eta irakasleak ikusi dezaten proiektu integratzaile honek haurrengan dituen onurak . Horretarako, eskola batean froga piloto bat egitea proposatu zion EITBk Xabierri. Xabierrek Zaragueta Herri Eskola aukeratu zuen froga aurrera eramateko, eta gaur ostirala, ETB , Euskadi Irratia eta Radio Euskadikoak eskolan izan dira haurrekin grabaketak egiten. Grabaketak asteburuko albistegietan ikusteko aukera izango dugu eta baita EITBko web orrian ere.

 

“DO RE NI” da proiektuaren izena, eta ez “DO RE MI”. NI, ardatza pertsona delako, gizakia. Proiektu honen helburuak garuna estimulatzea eta giza helburuak (autoestimua,bullinga, beldurren kudeaketa) dira. Hau da, gure haurrek pertsona gisa aurrera egitea .  Eta helburua lortzeko musika , dantza, antzerkia eta kirola erabiltzen dituzte tresna gisa. Elkartearen helburua ez da haurrek ondo dantza egitea -dio Xabierrek- bakoitzak bere mailan pertsona gisa aurrera egitea baizik.

 

Eskerrak eman nahi dizkiogu  Xabierri eta Elkarteari gure haurrei aukera hau emateagatik. Beti bezala, plazer bat izan da Xabierren jarduna gurea eta berea den Zaragueta Herri Eskolan gozatzeko aukera izatea. Hurrengo arte, muxuak Zaraguetatik

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!