Zaragueta Herri Eskolaren eguna ospatu zen atzo

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2019ko eka. 16a, 14:30

Zaragueta Herri Eskolak bere eguna ospatu du. Ikasleek beraien gurasoen aurrean dantzak eta abestiak aurkeztu dituzte. 

Aurten berrikuntza bezala, ikastetxean dugun hizkuntza aniztasuna dela-eta, “Ongietorri eskolara” leloa hainbat ama -hizkuntzatan aurkeztu da (marokoarra, urduera, katalana, gaztelera, arabiera…) .Jaialdiko ekitaldi nagusian taldeek honako abesti eta dantzak aurkeztu dituzte:

·         HH 2-3:  DANTZA

·         HH 4 eta HH 5: “ASTORATUTA” ETA “PRESAKA” koreografia eta dantza

·         LH 1: “BABY SHARK” antzezpena eta dantza

·         LH 2: “ROCK AROUND THE CLOCK” dantza.

·         LH 3: “NORA” NOGEN dantza

·         LH 4: JUST DANCE “ANIMALS” dantza

·         LH 5: Zinemaldiko antzezpena.

·         LH 6: JUST DANCE “ WAKA WAKA” dantza eta “FUNNY TALENT SKIT” antzezpena

 Ondoren, Herri Bazkaria eta haurrentzako puzgarriak eta jolasak egon dira. Beste urtebetez, Herri Eskolan sinesten duten gurasoen, irakasleen eta herritarren  lan eskerga islatu da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!