Irailaren 9an, ikasturte hasiera Zaraguetan

Erabiltzailearen aurpegia

Zaragueta Herri Eskola prest dago ikasturte berriari hasiera emateko

Astelehenean, Irailaren 9an, 2019-2020 ikasturteari hasiera emango diogu Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek. Irailaren 18ra arte jardunaldi trinkoa izango dugu, eta 19tik aurrera goiz eta arratsaldez jardungo gara.

DBHko ikasleek berriz, Irailaren 10ean goizeko 11:00etan aurkezpena egin, eta hurrengo egunetik aurrera jardunaldi trinkoko ordutegia izango dugu, irailaren 30arte.

Udaran deskantsatu eta indarberrituta etorri gara, ikasturteak dakartzagun erronka eta bizipen berriei aurre egiteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!