Hasi da ikasturtea herri eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2019ko ira. 10a, 11:44

Atzo eman zioten hasiera ikasturteari HH eta LHkoek.

Atzo eman zioten hasiera HH eta LHko ikasleek hasiera aurtengo ikasturteari. Urtero egiten den bezala, eskolako frontoian elkartu ziren hamaikak aldera kantu-saio bat ospatzeko, eta ikasle eta irakasle berriak ezagutu eta agurtzeko. Ongi etorri, aurretik dugun une aberats eta politez beteriko ikasturteari.

DBHko ikasleak berriz, gaur aurkezpena izan ondoren, bihartik aurrera jardunaldi trinkoan arituko dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!