Eider Goiburu Berdintasun teknikaria Zaraguetan izan da

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2019ko urr. 29a, 10:30

Eider Goiburu izan da Zaragueta Herri Eskolan Orioko emakumeen beharren Diagnosiaren emaitzak azaltzen.

Eider Goiburuk eta Aizpea Esnaolak landu duten Orioko emakumeen beharren Diagnosian, Zaragueta Herri Eskolako zenbait ikasle eta irakasleek hartu dute parte.

Atzo, Eider izan dugu eskolan irakasleei Diagnosiaren emaitzen, eta Ahalduntze Eskolan aurrera eramango dituzten ikastaro eta jardueren berri ematen. Eskerrik asko eta zorionak Eider eta Aizpeari egindako lan txukunarengatik, eta Eiderri eskolara hurbildu eta emandako azalpenengatik. Bejondeizuela!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!