EGURALDI ONAZ GOZATZEN HONDARTZAKO PARKEAN

Erabiltzailearen aurpegia
Goizean izan gara Zaragueta Herri Eskolako txikiak hondartzako parkean
Gaur izan dugun Urriko eguraldi ederra aprobetxatuz, goiz-pasa egin dugu Zaraguetako Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleak hondartzako parkean. Lehenik, bisita egin diegu oilo-ahate eta gainontzeko animaliei, eta bide batez , ogi-zaharra eraman diegu. Ondoren, hamaiketakoa egin, eta pozik ibili gara jolasean parkean. Ea udazkenak tarteka horrelako egun gehiago oparitzen dizkigun!!!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!