'Patio bat, hamaika aukera' egitasmoa Zaraguetan

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2019ko aza. 18a, 13:32

Orioko Zaragueta Ikastetxea erabat murgildurik dabil Patio bat, hamaika aukera egitasmoan. Jolas-orduan ohiko eremuak eraldatuz, hainbat eremu sortu dituzte, ikasleek bestelako aukerak izan ditzaten: esaterako, Txoko lasaia, kirol anitza, zirkua, antzerkia eta eskulanak, edota baloi eremua.

Hala, jolas-ordurako askotariko aukerak daudela, eta jolas garaia modu desberdinetara antolatu daitekeela erakutsi nahi zaie ikasleei. HHtik hasi eta DBHraino doan egitasmoa da Patio bat, hamaika aukera, eta denen parte hartzea sustatzea da helburua. Frogatze fasean ari dira gaur gaurkoz; hau da, hainbat behaketa saio egiten ari dira Zaraguetan, bi aste hauetan nolako bilakaera duen aztertu ahal izateko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!