ZARAGUETAKO FESTA HANDIA

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2019ko abe. 5a, 17:29
San Nikolasen atarian festen proiektuan murgilduta ibili gara Zaragueta Herri Eskolan Haur Hezkuntzan azken asteetan zehar
Festen proiektuan ibili ondoren Zaraguetako Festa Handia ospatuz eman diogu proiektuari amaiera gaurkoan. 
Goizean pregoia irakurri ondoren, oilasko -biltzean irten gara. Oilasko- biltzean jasotakoarekin , sekulako hamaiketakoa egin , eta indarrak hartu ditugu Herri Kirolak ospatzeko. Zaku-karreran, sokatiran, txingetan , lokots-biltzen eta harriak jasotzen ibili ondoren, Herri Bazkaria izan dugu. Arratsaldean berriz, aurpegiak margotzen, dantzan eta erraldoi eta buruhandiekin gozatu dugu. Primeran pasa dugu eguna , eta San Nikolasetarako motorrak berotu ditugu. ONDO PASA SAN NIKOLASAK!! 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!