INDARKERIA MATXISTARI EZ!!!

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2020ko aza. 26a, 14:59

INDARKERIA MATXISTARI EZ!!!

 

Gaurko egunez, hau da, azaroaren 25ez,  Zaragueta Herri Eskolak eskualdeko ikastetxe guztiekin bat egin du “INDARKERIA MATXISTARI EZ” esateko. Aurtengoan ezin izan dugu herri mailako ekintzarik antolatu baina modu digitalean lortu dugu gure aldarrikapenak zabaltzea. Bertan ikastetxe ezberdinen artean manifestua irakurri eta bukaeran bi bertso abestu ditugu.

Azken aste hauetan geletan hainbat ekintza egin ditugu TRATU ONA, GUZTIONA!!! dela gogorarazteko. Guztion artean lortuko dugu!!!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!