Martxoak 8

Emakumeen eskubideen aldeko jarduerak egin dira Zaragueta Herri Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2021ko mar. 8a, 14:43

Beste behin ere, urteroko martxoaren 8ko ekimenekin bat egin du Orioko Zaragueta IPI Herri Eskolak. Emakumeen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekimen gauzatu dira ikastetxean. Lehenik eta behin, tutoretzan hainbat egoera aztertu dira eta bideo laburren bidez iritzi trukaketa egin da. Bestalde, ikasleek mailaka argazkia atera dute atzean martxoaren 8ko afixa zutelarik. Klasera more kolorea duten bereizgarrirekin (kamiseta, lepokoa, jertsea...) etorri dira ikasleak, irakasleak nahiz beste langileak.

 

Honen harira ere, urtero herrian zehar lan aipagarria burutu duten emakume nahiz emakume taldea omendu ditu ikastetxeak. Aurten herriko batukada taldea eta hainbat urtetan irakasle izan diren Marije Azkue, Marije Gonzalez de Txabarri eta Lourdes Berasategi omendu dituzte. LH6ko ikasleek bertso bana eskaini diete eta oroigarri gisara bi paneletan eskegi dituzte koplak. Astean zehar herriko plazan erakusgai egongo dira herritarrek irakurtzeko aukera izan dezaten.

M-N BAEN BATUKADA TALDEA 

Lehenengo emanaldia

aspaldi oiartzunen

beren danborrak eta

indarra erakusten

gazteak eta helduak

elkarrekin talden

gora emakumeak,

aupa m-n baen.

 

IRAKASLE OHIAK 

Umeei erakusten

momentu denetan

beti lagunduz eta

maitatuz benetan

agurtu zaituztegu

penaz zaraguetan

jarraituko duzue

gure bihotzetan.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!