Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedaren emanaldiaz gozatu dute ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2021ko mar. 10a, 15:26

Idazleak ikastetxeetan programaren baitan, ordubetez Gotzon Barandiaran idazlearen eta Rafa Rueda musikariaren saioa izan zuten eskolako ikasleek martxoaren 4an. DBH3 eta 4ko ikasleak izan ziren Arraunetxeko aretoan egindako saioan.

Gotzon Barandiaranek euskal poetek idatzitako eta euskal musikariek abestutako kantuak aztertu zituen, horietan zer kontatzen eta kantatzen den ikusteko. "Hitzen ahairea" liburuan argitaratu du saiakera, eta ikastetxeetan liburu horretan bildutako ideiarik nagusienekin saioak ematen dituzte orain. Gotzonek abestien testuingurua azaltzen du eta letra ulertzeko gakoak eman, eta Rafak abestiak abestu.

Saioaren aurretik, klasean landu genituen pixka bat kantu horiek, eta saioaren ondorenerako etxerako lan bat jarri zien Gotzonek ikasleei: gaur egun gustukoen dituzten abestiek zein mezu ematen dituzte? Kantatzen duguna ere bagarenez, horretan arreta jartzeko gonbidapena eginez bukatu zuen saioa.

Oso gustura egon ziren ikasleak!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!