LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2021ko api. 23a, 14:12
Gaurko egunez, apirilaren 23an, liburuaren eguna ospatzen da mundu mailan, eta gurean, ere bai.
Zaragueta IPIk ere bat egiten du urtero nazioarteko liburu egunarekin. Aurreko urteetan erabilitako formatua ezin izan badugu erabili ere egin diogu gure ekarpentxoa egun honi.
Eskolako gela guztietan entzun ahal izan dute ipuin edo kontakizunen bat Zaraguetako irakasleak ipuin kontalari izan baitira. Batean ipuin klasikoa, bestean emakume zientzialariak, bestean auskalo... denak izan dira kontakizun ziragarriak!
Oso esperientzia aberasgarria izan da bai irakasleentzat, bai haur eta gazteentzat.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!