Mikel Markez eta Esti Markez Zaraguetan izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2021ko mai. 1a, 11:11

"Musikariak eskolan" ekimenari esker Mikel Markezen solasaldiaz eta berak eta Esti Markezek abestutako kantuez gozatu ahal izan zuten Zaragueta Herri Eskolako DBH3 eta 4ko ikasleek.

Atzo, apirilak 29, Mikel eta Esti Markezen saioaz gozatu ahal izan zuten DBH 3 eta 4ko ikasleek. Arraun Etxean elkartu ziren, ordu eta erdiz. Lehenik, Mikel Markezek euskal kantagintzaren historia laburra kontatu zien, irudi, bideo eta musikaz lagunduta. 60. hamarkadatik hasita, hamarkadaz hamarkada izan diren aldaketarik nagusienak azaldu zizkien ikasleei: musikan izan direnez gain, gizartean orokorrean izandakoak ere bai, baita musika entzuteko euskarrietan izandakoak ere.

Ondoren, kantu batzuk eskaini zizkien, baina ez berak bakarrik, Esti Markez ere gonbidatu baitzuen oholtzara. Hala, bi abeslarien ahotsez gozatzeko aukera izan zuten ikasleek. Ederra izan zen!

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!