Zaragueta ikastetxean ikasturte berria ate joka

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2021ko ira. 6a, 14:42

Datorren irailaren 8an Orioko IPI Zaragueta Ikastetxeak 2021/2022 ikasturteari hasiera emango dio. Opor aroa amaitutzat emanik, ikasleentzat hondartzako bidea izan dena, oraingoan ikastetxera etortzeko izango da. Irrikatan egongo dira elkarri kontuak esan ahal izateko.

Aurten ere, geletan musukoarekin ibili beharko dute 6 urtetik 16 urtera bitartekoek. Iazko neurriak mantenduko dira.

Bestalde, berrikuntza bezala, Zuzendaritza talde berria lanean hasi dela. Zuzendari Ainhoa Zumeta, HHko eta LHko ikasketaburu Julen Barriuso, DBHko ikasketaburu Ana Illarramendi eta idazkari Maribel Camacho. Esan behar gogotsu hasi direla.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!